Beste 17 kasu agertu dira, asko herri txikietan
Herri txikietan positibo berrien kopurua asko jaitsita bazegoen ere, kasu berriak atzeman dituzte Ataunen, Legorretan, Ormaiztegin, Seguran eta Zaldibian. Beasain da gaur positibo berri gehien dituen herria.
Datuen dantzak ez du etenik. Gaur beste 17 kasuren berri eman du Osasun Sailaren txostenak. Eta azken egunetakoen aldean, oso sakabanatuak dira gaurko positiboak, herriz handiez gain, txikiagoetan ere agertu baitira kasuak.
Herri handienei dagokionean Beasainek ditu positibo berri gehien, beste 7 gaurko datuen arabera. Zumarragak 2 ditu eta bana Urretxuk eta Ordiziak. Positibo berrien kopurua jaitsi bada ere, oraindik eremu gorrian jarraitzen du Ordiziak, 692,08-ko tasarekin. Lazkaok eta Legazpik gaur ez dute kasu berririk.
Herri txikietan ekarri dute mugimendua gaurko datuek. Seguran bi kasu berri agertu dira, eta bana Ataunen, Legorretan, Ormaiztegin eta Zaldibian.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.431 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 0 | 15 | ||
Ataun | 1 | 68 (+1) | ||
Beasain | 7 | 752 (+7) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 15 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 60 | ||
Itsasondo | 0 | 27 | ||
Lazkao | 0 | 207 | ||
Legazpi | 0 | 313 | ||
Legorreta | 1 | 94 (+1) | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 29 | ||
Ordizia | 1 | 765 (+1) | ||
Ormaiztegi | 1 | 51 (+1) | ||
Segura | 2 | 62 (+2) | ||
Urretxu | 1 | 281 (+1) | ||
Zaldibia | 1 | 92 (+1) | ||
Zegama | 0 | 89 | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zumarraga | 2 | 473 (+2) | ||
GOIERRI | 17 | 3.431 (+17) |