Lazkaoko dendetan hasi da Gabonetako erakusleiho lehiaketa
LAZKAO // Lazkaoko 22 dendak parte hartuko dute VI. Gabonetako Erakusleiho Lehiaketan. Erosleek abenduaren 24ra arte eman ahalko dute botoa. Partaideen artean 300 euroko erosketa-bonu bat eta 150 euroko lau zotz egingo ditu udalak. Denda horietan gastatu ahalko dituzte. Boto gehien lortzen dituzten hiru merkatariek ere otar bana jasoko dute saritzat. Abenduaren 28an banatuko dira sariak. Gabonetako argiak, bestetik, gaur piztuko dituzte kaleetan.













