'Etxetik atera gabe' musika emankizuna
Beasainen bizi den Aitor Furundarena soinu-jotzaileak eta Iñaki Telleria perkusionista idiazabaldarrak Igartza Musika Zikloaren azken kontzertua eskaini dute.
Aitor Furundarena ahotsean eta eskusoinuarekin eta perkusio instrumentuen atzean, Iñaki Telleria izan dira ‘Etxetik atera gabe’ emankizuneko protagonistak. Igartzako Jauregira gerturatu diren herritarrek, bikoteak eskainitako emankizun musikatuaz gozatu ahal izan dute, 19:00etan hasita. Igartza Musika Zikloaren azken kontzertua izan da gaurkoa. Euskal abesti tradizionalak moldatu dituzte, doinu eta instrumentu ezberdinak tartekatuz. Gonbidapen guztiak aurrez agortuta egon dira.