Jendea natur eremuetara ihesi
Eusko Jaurlaritzak hartutako azken neurrietatik, besteak beste, herritarrek mugikortasun baimena berreskuratu izana nabarmentzen da. Gaurko eguraldia baliatuz, goierritar askok mendira jo dute.
Eusko Jaurlaritzak, LABIrekin bildu ostean, hartutako neurri nagusietako bat mugikortasuna malgutzea izan zen. Orain arteko udalerri mailako konfinamendua altxa zen atzo, eta herrialde mailan, hau da, Gipuzkoan barrena mugitzeko askatasuna dute goierritarrek.
Igande goizeko eguraldi aldaketa erabat aproposa izan da mendi buelta bat emateko. Goierritar askok inguruko mendietara joatea erabaki dute. Hori horrela, mendi magaletako aparkalekuak kotxez gainezka ikusi ditugu. Askok, orain arte ez dute izan gogoko mendira joateko aukerarik. Adibidez, beasaindarrek ez dute izan Larraitz edo Lizarrausti ingurura joateko baimenik.