'La trinchera infinita' Hollywood bidean
Jon Garañok, Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzendutako filma ingelesera itzuliko dute, The Gotham Group taldearekin sinatu ostean.
Jon Garañok, Aitor Arregik eta Jose Mari Goenagak zuzendutako ‘La Trinchera Infinita’ filmak sekulako oiartzuna izan du nazioartean, gehienbat 2021eko Oscar sarietan izendatu ondoren. Jasotako sonak, besteak beste, The Gotham Group izeneko ekoiztetxeak euskal zuzendariek eginiko filman interesa izateko balio izan die. Hain zuzen ere, Estatu Batuetako ekoiztetxe honek Moriartiren ‘La Trinchera Infinita’ ingelesera itzuli eta bikoizteko hautua egin du. 25 urteko ibilbidea du The Gotham Group-ek eta nazioarteko pelikula entzutesu askotan parte hartu du. Esaterako, ‘Las crónicas de Spiderwick’ (2008), ‘El corredor del laberinto’ (2014), ‘Kodachrome’ (2017) edota ‘Stargirl’ (2020).