Beste 25 positibo kasu zenbatu dituzte gaur Goierrin
Asteburukoak baino datu apalagoa bada ere, gaur beste 25 positibo zenbatu ditu Osasun Sailak. Beasainek eta Ordiziak eremu gorrian jarraitzen dute.

Asteburuko igoeraren ondoren, gaur apur bat egonkortu dira datuak. Osasun Sailak beste 25 kasuren berri eman du gaurko txostenean.
Beasainen eta Ordizian daude positibi berririk gehienak, 9 Beasainen eta 7 Ordizian, eta biek ere eremu gorrian jarraitzen dute. Urretxun 3 kasu agertu dira gaur, eta bana Legazpin eta Zumarragan.
Herri txikietan ere agertu dira kasu bakan batzuk. Ataunen, Ezkio-Itsason, Seguran eta Zegaman positibo bana zenbatu dituzte gaur.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.580 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 0 | 16 | ||
Ataun | 1 | 75 (+1) | ||
Beasain | 9 | 797 (+9) | ||
Ezkio eta Itsaso | 1 | 17 (+1) | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 61 | ||
Itsasondo | 0 | 27 | ||
Lazkao | 0 | 211 | ||
Legazpi | 1 | 321 (+1) | ||
Legorreta | 0 | 95 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 31 | ||
Ordizia | 7 | 796 (+7) | ||
Ormaiztegi | 0 | 51 | ||
Segura | 1 | 78 (+1) | ||
Urretxu | 3 | 291 (+3) | ||
Zaldibia | 0 | 98 | ||
Zegama | 1 | 90 (+1) | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zumarraga | 1 | 487 (+1) | ||
GOIERRI | 25 | 3.580 (+25) |
- Osasun sailaren txostena (2020-12-15)