Zumarragako Udalak Igone Campos, Oskar Martin eta Xabier Zaldua kirolariak sarituko ditu
Sari banaketa ekitaldia ostiralean izango da: 12:00etan udaletxean

Zumarragako Udalak urteko kirolari onenak saritzen ditu urtero. Aurten Igone Campos mendiko eskiatzaile eta korrikalaria, Oskar Martin futbolaria eta Xabier Zaldua herri kirolaria sarituko ditu. Ekitaldia ostiralean izango da: 12:00etan udaletxean.
Camposek, mendiko eskian, bigarren postua lortu du Espainiako Kopan eta Munduko Kopan parte hartu du. Martinek aurten utzi du futbola, 36 urterekin. Urolan hasi zuen ibilbidea eta Bigarren B eta Hirugarren Mailako makina bat taldetan jokatu du. Baita Indonesian ere. Sestao Riverren hiru aro ezberdinetan jokatu du. Zalduari dagokionez, hirugarren aldiz irabazi du euskal pentatloi txapelketa.