Dupla eta Esanezin taldeen kontzerturako sarrerak salgai daude
Ordiziako Herri Antzokian izango da kontzertua, larunbatean, abenduak 19, Ordiziarrockek antolatuta.
Ordiziako Herri Antzokiko oholtza gainera igoko dira Dupla eta Esanezin taldeak, larunbatean, abenduak 19. Azaroko Ordiziarrock jaialdiaren 17. ekitaldian jotzekoa zen Dupla bikote gasteiztarra, baina egun horretarako kartela murriztu zuen antolakuntzak. Ordiziarrockeko lagunak, baina, hitzekoak dira eta larunbatean bai, posible izango da musika elektroniko modernoenaz gozatzea. Asteburuko proposamen honetan, Esanezin talde goierritarrak berotuko du giroa.
Sarrerak salgai
Dupla eta Esanezin taldeen kontzerturako sarrerak dagoeneko salgai daude, 10 euroren truke, eta erosi nahi dituztenek ondorengo estekan lortu ahalko dituzte: www. sarrerak.ordiziarrock.com/