Goraka jarraitzen du positibo kopuruak, beste 28 kasurekin
Osasun Sailaren arabera beste 28 positibo kasu atzeman dituzte azken orduetan Goierrin. Beasainen igo egin da inzidentzia tasa, eta hainbat herri txikitan ere badira kasuak.
Egonkortu beharrean, goraka jarraitzen dute koronabirusaren kasuek, egunez egun. Gaur beste 28 positiboren berri eman du Osasun Sailak, atzo baino 3 gehiago.
Beasainen izan dira gehienak, 9 kasu guztira. Eta azken bi asteetako inzidentzia tasak ere gora egin du, 665,76ra. Horrenbestez, datuen hurrengo errebisiora arte itxita jarraitu beharko dute Beasaingo tabernek. Ordizian ere 7 kasu gehiago agertu dira, eta eremu gorritik atera ezinda jarraitzen dute, 722,17ko tasarekin. Zumarragan 3 kasu agertu dira gaur, eta bana Legazpin eta Urretxun. Lazkaok ez du positibo berririk.
Herri txikietan ere egoerak ez du hobera egin. Idiazabalen eta Zegaman bina kasu agertu dira, eta bana Ataunen, Seguran eta Zaldibian.
Martxoan koronabirusaren osasun krisia hasi zenetik hona, 3.608 positibo kasu agertu dira guztira Goierrin.
Gaur | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 3 | ||
Arama | 0 | 16 | ||
Ataun | 1 | 76 (+1) | ||
Beasain | 9 | 806 (+9) | ||
Ezkio eta Itsaso | 0 | 17 | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 2 | 63 (+2) | ||
Itsasondo | 0 | 27 | ||
Lazkao | 0 | 211 | ||
Legazpi | 1 | 322 (+1) | ||
Legorreta | 0 | 95 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 31 | ||
Ordizia | 7 | 803 (+7) | ||
Ormaiztegi | 0 | 51 | ||
Segura | 1 | 79 (+1) | ||
Urretxu | 1 | 292 (+1) | ||
Zaldibia | 1 | 99 (+1) | ||
Zegama | 2 | 92 (+2) | ||
Zerain | 0 | 1 | ||
Zumarraga | 3 | 490 (+3) | ||
GOIERRI | 28 | 3.608 (+28) |