Protesta batek Jerusalemgo tranbiaren lanak geldiarazi ditu bi orduz
Aktibista talde israeldar batek protesta egin du CAF Taldea egiten ari den obrak geldiarazteko. Bost lagun atxilotu dituzte, baina ordu batzuren buruan aske gelditu dira.
Manifestari israeldar batzuk Jerusalemgo tranbiako obretara sartu ziren atzo. Lanak bi orduz gelarazi egin zituzten, poliziak bortizki atera zituen arte. Bost ekintzaile atxilotu zituzten, baina ordu batzuren buruan aske utzi dituzte berriz. Sarah Rosen aktibistak CAFeko zuzendaritzari mezua bidali zion bertatik: «CAFi dei egiten diogu gaur bertan proiektua bertan behera uzteko. Israelgo kolonietarako edozein azpiegitura, tranbia barne, nazioarteko zuzenbidearen urraketa nabarmena da, gerra krimen baten baliokidea. Orain da proiektutik erretiratzeko unea». Jerusalemgo tranbiak, Palestinar lurraldean dauden Israelgo koloniak lotuko ditu.
Eau de CAF plataformak zabaldutako bideoa: