Xabier Barandiaran EBBko burukide izendatu dute
ATAUN // Xabier Barandiaran Irastortza (Ataun, 1969) EAJren Euzkadi Buru Batzarreko burukide da joan den ostegunaz geroztik. EAJren Aberri Batzarrak Bilboko Euskalduna jauregian egin zuen ekitaldian izendatu zuen burukide, Iñaki Txuekaren lekukoa hartuz. Soziologian eta Zientzia Politikoetan lizentziatua, jaioterrian zinegotzi da egun. Markel Olanoren kabineteburu ere izan da ataundarra.













