CAF taldea autobus elektrikoen merkatuan liderra izango da aurten
Urtarriletik irailera Europa mendebaldean salerosi diren mila autobus elektrikoetatik laurdenak Solaris etxearenak izan dira. Beste inork baino gehiago saldu du
CAFek, Solaris filialaren bitartez, beste inork baino autobus elektriko gehiago salduko ditu 2020. urtean. Lehen hiru hiruhilekoetan matrikulatu diren mila autobus elektrikoen ia laurden bat berea izan da. Hala, Global e-Mobility Leader 2020 saria eskuratu du.
Autobusak Europako bost herrialdeetara saldu dituzte: Alemaniara, Espainiara, Frantziara, Italiara eta Poloniara. Azken honetan, esaterako, Solaris merkatuko liderra dela aditzera eman du konpainiak. Italian, berriz, salerositako autobus hamar autobus elektrikoetatik zortzi Solarisenak izan dira eta Alemanian, %43a.
Solarisek ekoizten dituen autobus elektrikoen ehunekoa urtetik urtera handiagoa da. Aurten inoiz baino autobus jasangarri gehiago ekoitziko ditu, bereziki, Urbino modelokoak. Era bereaz, azpimarragarria da hidrogenozko Urbino 12 modeloaren eskariek ere gora egin dutela.
530 unitate, Hanburgorako
Solarisek 530 autobus elektriko ekoizteko lizitazioa bereganatu du. Hamburger Hochbahn operadore publikoa da bezeroa. Urbino 12 eta Urbino 18 modeloak ekoitziko dituzte, duten autonomia handiagatik, isiltasunagatik eta segurtasunagatik. Aleka entregatuko dituzte: lehendabizikoak urrirako ekoitzi beharko dituzte eta azkenak bost urte barru.