Getxoren aurkako euskal derbia jokatuko du Ampo Ordiziak Fadura zelaian
Moyua Goierrik ere Getxora bidaiatuko du baina lagunarteko partida jokatzeko. Altamira zelaian errugbiko epaile izateko formakuntza egingo dute, emakumezkoei zuzenduta
Iragan asteburuan Complutense Cisneros mendean hartuta iritsi dira hurrengo jardunaldira Ampo Ordiziako mutilak. Azken garaipen horrek, sailkapen nagusian puntuak gehitzeko aukera emateaz gain, bazekarren beste sari bat ere; Silverstom El Salvadorren aurka Errege Kopako finalaurrekoa jokatzeko txartela lortu baitzuten ordiziarrek. Horrek ematen duen energia gehigarriarekin, baina gehiegizko konfiantzarik hartu gabe, euskal derbia jokatuko dute Getxo taldearen aurka Faduran, asteburuan. Larunbatean jokatuko dute norgehiagoka, 16:00etan hasita.
Ohorezko mailako mutilek bakarrik ez, Moyua Goierrik ere bidaiatuko du Bizkai aldera, haiek ere Getxoren aurka neurtuko dituzte indarrak, baina lagunarteko partidan. Ohorezko mailako partidaren ondoren jokatuko dute, 18:00etatik aurrera.
Formakuntza saioak
Asteburu honetan Ordizian errugbiko epaile izateko formakuntza ikastaroa egingo dute, emakumeei zuzendua. Ekimen hau Emakumeak errugbian programaren barruan kokatzen da, Kirol Kontseilu Nagusia eta Emakume programarekin elkarlanean, eta Ordizia Rugby taldearen babesarekin.
Emakumezkoen errugbia hazi eta bultzatzeko helburua du formakuntzak, baita entrenatzaile edo kirolari hobea izateko araudia hobeto ezagutaraztea ere. 25 izango dira formazio hau jasoko duten emakumeak