Nagusia 7ko etxebizitza errentan emateko prozesua hasi du udalak
Itsasondoko Udalak etxebizitza beharrean dauden pertsonei errentan ematen dizkie dituen etxebizitzak. Nagusia 7ko 1. solairuan dagoen etxebizitza hutsik geratu denez, espediente berri bat ireki du udalak, eta interesa duen pertsona orok, eskaera egiteko epea zabalik du.
Espedientea arautuko duen baldintza plegua udaletxean jaso ahal izango da. Eskaerak eta dokumentazioa aurkezteko epea 2021eko urtarrilaren 4an amaituko da.













