Ostalariei laguntzeko errifak atera ditu Lazkaon elkarteak
LAZKAO // COVID-19aren neurrien ondorioz Lazkaoko ostalaritzak jasan dituen ondorioak arintzeko, laguntza-errifa atera du Lazkaon merkatari elkarteak. 5.000 txartel saltzen ari dira, 5na euroko prezioan. Sei sari zotz egingo dituzte urtarrilaren 15ean, bonuak eta opariak. Gaurtik astelehenera, kalean mahaia ere jarriko dute.













