Zaldibiar berrien bizipenak entzungai, igandea n antzokian
ZALDIBIA // Zaldibiar berrien testigantzak solasaldia egingo dute etzi Zaldibian, antzokian 18:00etan, Aniztasun udal batzordeak eta Etxekonekok elkarteak antolatuta. Herrira etorri diren Susana kataluniarrak, Daniela nikaraguarrak, Mae kubatarrak eta Patricia peruarrak kontatuko dituzte oldozpenak. Sarrera kultur etxean hartu behar da. Asteartean, Zaldibia herri hezitzailea ekimena aurkeztuko dute, Karreanen 17:30ean.













