Alaken, Gabonetako azoka berezia
Gabonetako azoka txikia 19:30ak arte egongo da zabalik, Idiazabalgo Igarondo pilotalekuan.
Idiazabalgo Udalak, beste behin, Alaken Gabonetako azoka txikia antolatu du. Kultura batzordeak eman du bigarren edizioa egiteko aurrerapausoa, aurreko urtean izandako arrakastaren ondoren. Herritar orok izan du bere produktuak salgai jartzeko aukera. Besteak beste, bigarren eskuko arropa, kutixiak, artelanak, jostailuak, kosmetika produktu naturalak, artilezko txanoak, zaharkinak, liburuak edota pasta artisauak egon dira. Arratsaldeko 19:30ak arte egongo da azoka bisitatzeko aukera.
Azokan parte hartzen dutenen artean saski bat zozkatuko dute.