Aratz Cendón Espainiako txapeldun
16 urtez azpiko atleta ordiziarrak, Madrilen ospatu den Espainiako pista estaliko txapelketa irabazi du. 15'66 metrotara jauzi du lau kiloko altzairuzko bola.

Orain dela bederatzi hilabete ospatu behar zen txapelketa irabazi du Aratz Cendónek. Pista estalian lehiatu den 16 urtez azpiko pisu-jaurtiketaren norgehiagokan, urrezko domina eskuratu du. Parte hartzean murrizketak medio, marka onena duten Espainiako zortzi atletek soilik eman dute izena. 15’66 metrotara jauzi du altzairuzko bola.
Hemen jaurtiketaren bideoa.
— Txindoki AT (@txindokiat) December 20, 2020
? https://t.co/iBdNpO6MFf