Eneko Dorronsorok 'Agirre' bere lehen bakarkako lana aurkeztu du
Amaren abizena jarri dio bere bizitzako lan guztiak jasotzen dituen lehen bakarkako lanari. Nerabezaroan sortutako lanetatik, gaur arteko piezak jaso ditu Fredi Pelaezen laguntzarekin kaleratutako diskoan.
Lazkaoko Liburu eta Disko azoka baliatu du Eneko Dorronsorok ‘Agirre’ diskoa aurkezteko. Bere amaren abizena jarri dio diskoari, txikitatik jaso duen laguntza aitortze aldera. Gaztetik gaur arte sortutako kantak bildu ditu bere lehen bilduma propioan; aldizko lana izan bada ere, 10 urte baino gehiago iraun duen proiektua izan da. Sortze prozesuan, nazioartean bizi izandako esperientziak jaso nahi izan ditu. Esaterako, “Town Ataun” hitz jokoan oinarrituta, albumeko azken kanta izendatu du.
Goizean egin duen aurkezpenean, Fredi Pelaezen teklatua, Geltzane Berastegiren ukeleleagatik aldatu du. Abenduaren 26an Ataungo antzokian izango da bere azken lana jendaurrean jotzen. 27an, berriz, bi kontzertu eskainiko ditu Zaldibian (sarrerak agortuta). Urte hasierarekin bat, urtarrilaren 3an, Legorretan izango da.