Zaldibiako Udal irudi berria erabaki dute herritarrek
Herritarrek gehiengo osoz erabaki dute zein izango den Zaldibiako Udal irudi berria.
Zaldibiako Udal Eraikin berriarekin bat, “Zaldibia” izenaren benetako esanahitik gehiago hurbiltzen den irudia aukeratzeko unea zela erabaki zuten. Proposamenak jaso ondoren, dagoeneko egin dute kontakeka eta argi eta garbi jakin da zein izango den hurrengo Zaldibiako Udal irudia, gehiengo osoz erabaki baita.
Asteartean burutzekoa den osoko bilkurara eramango da herritarrek hartutako erabakia, bertan berretsia izan dadin.