Olentzero Lazkaoko haurrekin Arerian elkartuko da aurten
LAZKAO // Olentzeroren etorrerarik eta kalejirarik ez da izango Gabon arratsean Lazkaon, COVID-19aren izurriteagatik. Horren ordez, ikastolako haurrak Areriara joango dira, Olentzero eta Maridomingi ikusteko. Atzo, gaur eta bihar pasatuko dira haurrak, taldeka. Gutunak jasotzeko kutxak udaletxe atarian eta Areria aretoan jarri dituzte, eta haurrei gutuna idazteko eskuorri bana eman diete.













