Escape Room jolasa abenduaren 28an eta 29an Idiazabalen
IDIAZABAL //Abenduaren 28an eta 29an Escape Room jolasa egingo dute Idiazabalen. Iraganera bidaia egitea proposatuko dute, XX. mendearen erdialdeko emakumeen eta gizonen bizitza irudikatzeko. Maiordomo batek bere hildako jabeen etxea aurkeztuko du. Emakumeen eskubideen aldeko aktibista sutsu bat ere agertuko da. Lortutakoa eta aurrera egiteko geratzen dena islatuko dute.













