Gerriko elkarteak atera ditu errifaren zenbaki saridunak
LAZKAO // Gerriko elkarteak egin du Gabonetako errifaren zozketa. Bi lagunentzat asteburuko egonaldiak dira sariak, Amorotoko (Bizkaia) edo Muruako (Araba) baserri banatan. 9949 eta 9467 zenbakiak dituztenek gozatu ahalko dute. 15 eguneko epea dute elkarteari jakinarazteko. Azaldu ezean, ordezko zenbakiek (8163 eta 6263) izango dituzte sariak.













