Amaia Iturriotz urretxuarrak irabazi du Pello Errota sariketa
Finala Asteasun jokatu dute, eta urretxuarra izan da nagusi.
Duela bi urte antolatu zen lehenengoz Pello Errotaren omenez, Pello Errota bertso-sariketa. Orduan izandako arrakasta ikusi ondoren, 2020an ere berriz antolatzea erabaki zuten. Aurtengo edizioa Amaia Iturriotz urretxuarrak irabazi du. Bigarren izan da Jon Martin, eta bertso onenaren saria berriz, Iñigo Izagirrek jaso du.