Hotz Legazpirekin elkarlanean, kalean bizi diren gizonezkoentzat arropa bilketa egingo dute bihar goizean, Legazpiko Gaztetxean 11:00etatik 13:00etara. Arratsaldean errefuxiatuen inguruko dokumentala eskainiko dute.
Abenduaren 28rako, elkartasun ekitaldiak antolatu dituzte Legazpiko Gaztetxean. Hotz Legazpi errefuxiatuen babeserako elkartearen laguntzaz prestatu dute biharko arropa bilketa eta dokumental emanaldia.
Goizeko 11:00etatik 13:00ak bitarte gizonezkoen arropa jasotzen ibiliko dira. 38-45 tailetako zapatilak edota botak, txamarrak, berokiak, jertseak, kamisetak, prakak, txandalak, gerrikoak, barruko arropa, bufandak, eskularruak, gorroak, telefono mugikorrak, lo zakuak, izarak, mantak almohadak, motxilak edota kirol poltsak eta sukalde elektronikoak eta camping gasak jasoko dira soilik.
19:00etan berriz, errefuxiatuen inguruko dokumentala eskainiko dute.
Horrez gain, Hotz Legazpiko saskiaren zozketan parte hartzeko rifa salmenta ere egongo da.