Kirol ikastaroetan izena emateko epea irekita dago
IDIAZABAL // Udalak antolatutako zenbait kirol ikastarotan taldeak osatzeko leku libreak daude. Interesa duten herritarrek talde hauetan izena eman dezaten aukera irekita dago: Spinning, astelehen eta asteazkenetan 20:30ean; Yoga astearte eta ostegunetan 18:00etan; pilatesen eta hipopresiboetan astelehen eta asteazkenetan 11:00etan. Udaletxean edo telematikoki eman daiteke izena.













