Azken asteko joerari eusten diote kasuek, 24 gehiago
Zumarragan 6 kasu berri atzeman ditu Osasun sailak azken 24 orduetan, eta Lazkaon 4. Beasainen eta Ordizian hiruna zenbatu dituzte, eta Idiazabalen 2.
COVID-19 koronabirusa atzemateko frogetako positibo kopuruak ez da jaitsierako joerarik erakutsi azken 24 orduetan. Guztira 24 positibo gehiago atzeman ditu Eusko Jaurlaritzako Osasun sailak, azken asteko joerari eutsiz.
Zumarragako kasua da aipagarriena. Abenduaren 30etik urtarrilaren 3ra tartean 5 positibo egon ziren, eta atzotik gaurko egunera 6 izan dira. Lazkaon beste lau atzeman dituzte (532,67ko intzidentzia tasa), eta Beasainen (584,84) eta Ordizian (446,87) hiruna. Urretxuk eta Legazpik bana izan dituzte.
Herri txikien artean, Idiazabalen bi kasu berri izan dira, eta Itsasondon, Olaberrian (763,36), Zaldibian (723,76) eta Zegaman bana. Gainontzeko herrietan ez da kutsatu berririk izan, baina aipagarriak dira Ataungo (1.202,06) eta Zeraingo (729,93) intzidentzia tasak.
Martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.025 COVID-19 positibo kasu izan dira.
GAUR | DENERA | |
Altzaga | 0 | 4 |
Arama | 0 | 17 |
Ataun | 0 | 104 |
Beasain | 3 | 920 (+3) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 17 |
Gabiria | 0 | 10 |
Gaintza | 0 | 9 |
Idiazabal | 2 | 76 (+2) |
Itsasondo | 1 | 29 (+1) |
Lazkao | 4 | 250 (+4) |
Legazpi | 1 | 360 (+1) |
Legorreta | 0 | 97 |
Mutiloa | 0 | 7 |
Olaberria | 1 | 38 (+1) |
Ordizia | 3 | 878 (+3) |
Ormaiztegi | 0 | 56 |
Segura | 0 | 90 |
Urretxu | 1 | 311 (+1) |
Zaldibia | 1 | 119 (+1) |
Zegama | 1 | 95 (+1) |
Zerain | 0 | 5 |
Zumarraga | 6 | 525 (+6) |
GOIERRI | 24 | 4.025 |