Errege magoak Goierrira iritsi dira
Zamalkadak bertan behera geratu dira herri guztietan, baina egun berezi hauetako magiari eusteko harrerak antolatu dira Beasain, Legazpin, eta Zegaman.
Hiru errege magoak Goierrira iritsi dira haur guztien artean ilusioa banatzera. Aurten zamalkadak bertan behera geratu dira, baina harrerak antolatu dituzte. Beasainen, 16:00etatik aurrera, Igartza Jauregian egon dira, segurtasun neurri guztiak hartuta, haurren gutunak jaso eta zein opari eskatu dituzten entzuteko.
Zegaman ere izan dira bisitan. Txandak antolatu dituzte herriko haurrekin egoteko. Han ere, segurtasun neurriak betez, haurrengandik ahal izan duten gertuen izan dira.
Goierri goian ere egin dute geldialdia. Legazpiko azokan izan baitira, herriko txikienak agurtu eta haien desioak entzun eta gaur gauen guztiak betetzeko saiakera egingo dute.