Gabon giroko sormen lanak eta balkoi apainketak saritu dituzte Idiazabalen
Haurren artean, idazlan, eskulan eta gabon-postal lehiaketa antolatu du udalak. 60 lagunek parte hartu dute. Etxeka, berriz, balkoiak hamabost familiak apaindu dituzte
Idiazabalen gabon giroa islatzeko bi lehiaketa antolatu ditu, aurten, udalak, Kultura Batzordean ateratako ideia gauzatuta. Haurrentzat, batetik, sormen lehiaketa egin dute. Hiru adin mailatan bereizi dute, eta denera 60 bat haurrek parte hartu dute. Postalak, eskulanak, idazlanak edota bertsoak egin dituzte, eta udaletxeko areto nagusian erakusgai jarri dituzte.
Bestetik, etxeetan balkoiak apaintzeko deialdia egin dute. Hamabost lagunek eman zuten izena. Originaltasunaz gain, materialen berrerabilera eta, noski, emaitza baloratu dituzte. Argiak, egurrak eta bestelako osagaiak erabilita, balkoi apainak atondu dituzte idiazabaldarrek.
Sari emate ekitaldia gaur eguerdian egin dute, udaletxean, Iñaki Alberdi alkateak eta Izaro Intsausti Kultura teknikariak. Aita Iparragirre Herri Eskolaren eta Guraso Elkartearen lankidetza eskertu dute, Gabonak girotzeko deialdian lagundu dutelako. Haurren artean, zozketa bidez izendatu dituzte sariak.
Saritu bakoitzak erosketa-bonuak eskuratu ditu, urtarrilaren amaierara bitartean Idiazabalgo dendetan gastatzeko.
Sariak
Gabonetako sormen lehiaketa
A maila
- Unai Larrea Cuadrado
- Ane Garmendia Iparragirre
- Ekhi Lopez Kortaxarena
B maila
- Khalid Aurouch
- Oihan Remiro Galparsoro
- Kizkitza Garcia Araiztegi
C maila
- Laia Lizarralde Mera eta Sua Murua Atutxa
- Nora Artola Frias, Maddi Aranburu Alustiza, Irati Albisu Alustiza eta Larraitz Aldasoro Etxeberria
Balkoi apainenak
- 1. saria: Irati Arrese Iparragirre
- 2. saria: Irati Dorronsoro Urrestarazu
- 3. saria: Xabin Unanue Arriaran
(Argazkiak: Aimar Maiz)