Goi mailan berrekin dio Albisuk Binakako Txapelketari
ATAUN // Iazko Binakako Txapelketako finalaurrekoa jokatutako maila berean ekin dio Jon Ander Albisuk 2021eko txapelketari. Jon Ander Peñarekin jarri du Baikok, eta bikain hasi dute lehiaketa. Herenegun, 22 eta 8 irabazi zieten Urrutikoetxeari eta Imazi, Bilboko Bizkaia pilotalekuan. Lehen Mailako binakakoak 14 jardunaldiko liga izango du, eta sailkatuekin finalaurreko ligaxka ondoren. Finala maiatzaren 9an jokatuko da.













