Merkataritzako diru laguntza eskatzeko epea, hilaren 31 arte
LAZKAO // COVID-19aren izurriari aurre egiteko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu alorreko establezimenduetan egindako egokitzapenak diruz lagunduko ditu Lazkaoko Udalak, foru aldundiaren funtsetik. Egindako inbertsioak finantzatu ahalko dira, inbertsio mailaren araberako gastuaren %80 estaltzeko eta gehienez 2.000 euro jasota. Diru laguntza eskatzeko epea urtarrilaren 31ra arte luzatu du udalak.













