Zumarragako Argixaoko egoiliarrei gaur jarriko diete txertoa
Erizainak 09:00etan hasiko dira egoiliarrei eta lan-txandan dauden langileei txertoa jartzen.
Zumarragako Argixao izango da Goierriko adineko zentroen artean COVID-19ari aurre egiteko txertaketa egingo duen aurrenekoa. 09:00etan hasiko dira erizainak egoiliarrei eta langileei txertoa jartzen.
Goierrriko Hitza-k jakin ahal izan duenez, Argixaon bizi diren lau ez beste egoiliar guztian txertatuko dituzte, 102 guztira. Lan txandan dauden langileek ere jasoko dute txertoa, eta ez daudenei dagokion osasun zentrotik deituko diete txertoa jartzeko.
Eguneko zentroaren erabiltzaileei txertaketa kanpainaren hurrengo fasean jarriko diete txertoa.