Kirol ikastaroetan izena emateko epea irekita dago
IDIAZABAL // Udalak antolatutako hainbat kirol ikastarotan izena emateko epea irekita dago, taldeak osatzeko leku libreak daudelako ondorengo ikastaroetan: spinning, astelehen eta asteazkenetan 20:30ean; yoga astearte eta ostegunetan 18:00etan; pilates astelehen eta asteazkenetan 11:00etan; eta hipopresiboak astearte eta ostegunetan 15:30ean.
Udaletxean edo udalaren webgunean eman daiteke izena.













