Motxiladun haurrei babesa emateko mobilizazioa
BEASAIN // Urtarrilaren 9an, datorren larunbatean, Beasaingo herritarrak mobilizatzera deitu dituzte, Bidea gara, euskal presoak etxera! lelopean. Motxiladun haurrak Beasainen ere badaude: Aiur, Euri eta Haizea. Haiei babesa emate aldera, gurasoei haurrak patinarekin joatera eskatu diete. Horrez gain, euskal presoen etxeratzea ere aldarrikatuko dute. Igartzan elkartuko dira 17:30ean.













