Azken bi egunetan beste 38 kasu agertu dira
Beasainek ditu kasu berririk gehienak. Beasainen, Lazkaon, Ataunen eta Olaberrian itxita jarraituko dute tabernek, gutxienez astehenera arte.
Errege eguneko etenaren ondoren, gaur eman ditu Osasun Sailak azken bi egunetako datuak, eta kopuruek gora jarraitzen dute. Beste 38 kasu atzeman dituzte eskualdean.
Kasurik gehienak, erdiak ia, Beasainen agertu dira, 16 positibo guztira. Zumarragan 5 daude eta launa Idiazabalen eta Lazkaon. Ordiziak 3 ditu, 2 Olaberriak eta Zegamak, eta bana Ataunek eta Legazpik.
Ostalaritzari dagokionean, tabernak eta jatetxeek itxita jarraituko dute Beasainen (591,97), Lazkaon (568,18), Ataunen (915,86) eta Olaberrian (981,46). Astelehenean egingo dute ostalaritzako datuen hurrengo berrikuspena.
Martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.063 COVID-19 positibo kasu izan dira.
01/05 | 01/06 | DENERA | |
Altzaga | 0 | 0 | 4 |
Arama | 0 | 0 | 17 |
Ataun | 1 | 0 | 105 (+1) |
Beasain | 8 | 8 | 936 (+16) |
Ezkio eta Itsaso | 0 | 0 | 17 |
Gabiria | 0 | 0 | 10 |
Gaintza | 0 | 0 | 9 |
Idiazabal | 3 | 1 | 80 (+4) |
Itsasondo | 0 | 0 | 29 |
Lazkao | 3 | 1 | 254 (+4) |
Legazpi | 1 | 0 | 361 (+1) |
Legorreta | 0 | 0 | 97 |
Mutiloa | 0 | 0 | 7 |
Olaberria | 2 | 0 | 40 (+2) |
Ordizia | 2 | 1 | 881 (+3) |
Ormaiztegi | 0 | 0 | 56 |
Segura | 0 | 0 | 90 |
Urretxu | 0 | 0 | 311 |
Zaldibia | 0 | 0 | 119 |
Zegama | 2 | 0 | 97 (+2) |
Zerain | 0 | 0 | 5 |
Zumarraga | 4 | 1 | 530 (+5) |
GOIERRI | 26 | 12 | 4.063 (+38) |