Beasainek etxetik kanpo ekingo dio bigarren itzuliari
Txuri urdinek Muskizen jokatuko dute, Somorrostroren aurka, bihar. Lehen itzuliaren ostean bi puntutan sei talde daude Goierri Gorriri atsedena tokatzen zaio
Beasainek bihar hasiko du ligako bigarren itzulia, 19:00etan, Somorrostroren aurka. Loinazen jokatutako partidan lau eta bat menderatu zituzten bizkaitarrak. Sailkapenean sei puntuko aldea dago bien artean, beasaindarren alde, baina zazpigarrenak eta zortzigarrenak dira.
Sailkapena oso estu dago: sei talde daude bi puntutan. Bigarren fasera igarotzeko bost txartel besterik ez daudenez –seigarrena nagusitasun osoz lider doan Gernikarentzat izango da okerrik ezean–, batek kanpoan gelditu beharko du. Jaisteko kanporaketak jokatuko ditu horrek. Puntu gutxiren aldea egongo da amaieran eta guztiak eskertuak izango dira. Gainera, aurkari zuzen guztiek elkarren aurka jokatzen dutela kontuan izanik, Beasainek irabaziz gero gora egingo luke sailkapanean.
Pos. | Taldea | Puntuak | JP | IP | BP | GP | EA | AT | KT |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | GERNIKA CLUB S.D. | 22 | 9 | 7 | 1 | 1 | 0 | 21 | 8 |
2 | SESTAO RIVER C. | 17 | 10 | 5 | 2 | 3 | 0 | 15 | 8 |
3 | REAL SOCIEDAD S.A.D. “C” | 17 | 10 | 5 | 2 | 3 | 0 | 21 | 14 |
4 | TOLOSA C.F. | 16 | 10 | 4 | 4 | 2 | 0 | 12 | 4 |
5 | SANTUTXU F.C. | 16 | 10 | 4 | 4 | 2 | 0 | 10 | 10 |
6 | DEUSTO S.D. | 16 | 9 | 5 | 1 | 3 | 0 | 12 | 9 |
7 | BEASAIN S.D. | 15 | 10 | 4 | 3 | 3 | 0 | 10 | 6 |
8 | SOMORROSTRO J.D. | 9 | 10 | 2 | 3 | 5 | 0 | 12 | 19 |
9 | BALMASEDA F.C. | 7 | 10 | 1 | 4 | 5 | 0 | 13 | 18 |
10 | URGATZI K.K. | 6 | 9 | 2 | 0 | 7 | 0 | 7 | 27 |
11 | AURRERA K.E. | 4 | 9 | 0 | 4 | 5 | 0 | 6 | 16 |
Goierri Gorri, datorren astean
Emakumezkoen euskal liga ere asteburu honetan hasiko da baina Goierri Gorriri atsedena egokitzen zaio. Datorren asteburuan ekingo diote urteari, hortaz. Gorriak bosgarrenak doaz sailkapenean zozrtzi punturekin.
Pos. | Taldea | Puntuak | JP | IP | BP | GP | EA | AT | KT |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | ATHLETIC CLUB “C” | 18 | 7 | 6 | 0 | 1 | 0 | 30 | 5 |
2 | EIBAR S.A.D. “B” | 15 | 6 | 5 | 0 | 1 | 0 | 15 | 2 |
3 | LEIOAKO EMAKUMEAK | 8 | 6 | 2 | 2 | 2 | 0 | 11 | 10 |
4 | C.D. ELORRIO | 8 | 6 | 2 | 2 | 2 | 0 | 6 | 8 |
5 | GOIERRI-GORRI F.K. | 8 | 7 | 2 | 2 | 3 | 0 | 10 | 24 |
6 | AURRERA DE VITORIA C.D. “B” | 7 | 6 | 2 | 1 | 3 | 0 | 11 | 15 |
7 | HERNANI C.D. | 4 | 6 | 0 | 4 | 2 | 0 | 7 | 17 |
8 | LAKUA CD | 1 | 6 | 0 | 1 | 5 | 0 | 3 | 12 |