Beasaingo Emiliana Garciak 106 urte bete ditu
Adin gehieneko beasaindarra da. Leire Artola alkateak bisita egin dio eta lore sorta oparitu dio.
Beasaingo amonak, Emiliana Garciak, 106 urte bete ditu gaur. Jaiotzez Padroluengokoa (Burgos) da baina urteak daramatza Beasainen bizitzen; Vicente senarrak, 100 urte bete zituen pasa den urrian.
Leire Artola alkateak bisita egin dio eta ohiturari jarraituz, lore sorta oparitu dio beasaindar guztien izenean.