Zorionak, 106. aldiz
Emiliana Garciak 106 urte bete ditu. Beste edozein beasaindarrek baino urte gehiago ditu. Artolak lore sorta bat oparitu dio beasaindar guztien izenean
Emiliana Garciak 106 urte bete ditu gaur. Azkar esaten da, baina urrutik gelditzen da 1915ko urtarrilaren 8 hura. Garcia herritarrik adintsuena da. Halere, buruz eta osasunez ondo izaten jarraitzen du.
Laire Artola alkateak beasaindar guztien izenean bisita egin dio eta lore sorta bat oparitu dio. Badira zazpi urte ehun urtetik gorakoei euren urtebetetzeetan alkateak bisita egiten diela eta Artolak ohiturari eutsi dio. Alkate kargua hartu zuenetik lehen bisita izan du gaurkoa. Beasainen, Eustaten datuen arabera, zazpi beasaindarrek dituzten ehun urte baino gehiago –Tartean Garciaren Vicente senarra– eta 2021ean beste bat batuko da talde murritz honetara.