Ampo Ordizia eta Les Abellesen arteko errugbi partida, bertan behera
Espainiako Errugbi Federazioak hartu du erabakia, Filomena ekaitza mugikortasunean sortzen ari diren arazoak direla eta.
Azkenean ez da errugbi partidak jokatuko bihar Altamiran. Ampo Ordizia eta Les Abelles talde valentziarra ziren nor baino nor aritzekoak, baina Espainiako Errugbi Federazioak partida bertan behera uzteko erabakia hartu du Filomena ekaitza mugikortasunean sortzen ari den arazoak direla eta.