Filomenak elur txikia ekarri du oraingoz
Arratsalderako elur malutak mamituko direla iragarri du Euskalmetek.
Goiz guztian elur txikia. Hori da oraingoz Filomena izena jarri dioten borraskak Goierriko herrietara ekarri duena. Arratsalderako elur maluta handiagoak espero direla eta mamitzeko aukera badagoela iragarri du Euskalmet meteorologia agentziak, eta itsasertza bera ere zuritu dezakeela.