Eremu gorrian dauden herrietatik ezingo da irten
Neurriak etzi sartuko dira indarrean. Intzidentzia tasa 60ra murriztea dela helburua azpimarratu du Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak. "Guztion onerako egin dezakegu, guztion artean"
500 gaixotik gorako intzidentzia tasa duten herrietatik ezingo da irten etzitik aurrera. Alboko herrietara ere ezingo da joan. Beasainek, Lazkaok, Olaberriak eta Zegamak gainditzen dute kopuru hori. Taldeko kirol jarduerak ere eten egingo dira herriotan. Zerrenda astelehen eta ostegunetan berrituko du Osasun Sailak. Neurriek, hasiera batean, 20 eguneko iraupena izango dute, nahiz eta Gotzone Sagardui Osasun Sailburuak adierazi duen bilakaeraren jarraipena etengabekoa dela eta neurriak edozein momentutan aldatu daitezkeela
Gipuzkoako sarrerak eta irteerak mugatu egingo dira. Merkataritza-establezimenduetako edukierak ere bai: 150m2-tik gorakoetan %40ra eta 150m2-rainoko azalera dutenetan %60ra. Bestalde, orain arteko neurriei eutsi egingo diete: Euskadiren itxiera perimetrala; sei pertsonako taldeak, gehienez; gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea; merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan; Kultu-aretoetako gehieneko edukiera % 35ean mugatzea; musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea; ostalaritza eta jatetxea ixteko ordutegia, 20:00etatik 06:00etara.
Intzidentzia tasa 500ndik behera duten herrietan arauak malgutu egingo dira. Kasu, eskola kirola berrekiteko baimena eman dute, betiere, entrenamenduekin soilik, seiko taldeetan, taldeen osaera aldatu gabe eta aldagelarik gabe; profesionalak ez diren dantza-taldeen entseguak ere baimendu dituzte; jokoaren eta apustuen sektoreak berriz ere ateak zabaldu ahalko ditu, ostalaritza-sektorearen baldintza berdinekin.
LABIren Aholku Batzordeak gaur onartutako neurrien proposamena:
Oro har, honako neurri hauek mantentzea:
· Euskadiren itxiera perimetrala.
· Gehienez 6 pertsonako taldeak.
· Gaueko mugigarritasuna 22:00etatik 06:00etara mugatzea.
· Merkataritza- eta kultura-jarduerak bertan behera uzteko gehieneko ordutegia, 21:00etan.
· Kultu-aretoetako gehieneko edukiera % 35ean mugatzea.
· Musika- eta ahots-entseguak eta emanaldiak bertan behera uztea.
· Ostalaritza eta jatetxea ixteko ordutegia, 20:00etatik 06:00etara.
· Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gehiagoko udalerrietan dauden ostalaritza- eta jatetxe-establezimenduak eta joko- eta apustu-establezimenduak ixtea, azaroaren 6ko Dekretuan ezarritako baldintza berberetan.Prebentzio-neurri berriak hartzea:
· Bizilekua dagoen Lurralde Historikoko pertsonen sarrera- eta irteera-murrizketa ezartzen da.
· 150m2-tik gorako merkataritza-establezimenduetako edukierak % 40ra murrizten dira, eta 150m2-rainoko azalera duten establezimenduetako edukierak % 60koa izan beharko du.
· Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 edo gehiagoko duten herrietan:
· Udalerriko konfinamendu perimetrala, alboko udalerrirako igarobidea salbuetsi gabe.
· Taldeko kirol-jarduera etetea.Neurri murriztaile hauen modulazioa Intzidentzia-tasa 100.000 biztanleko 500 baino gutxiago duten herrietan soilik:
· Eskola-kirola berrekiteko baimena ematea, soilik entrenamenduetan. Entrenamendu horiek gehienez ere sei pertsonako taldetan antolatu beharko dira, osaera aldatu gabe, eta aldagelak ezin izango dira erabili.
· Profesionalak ez diren dantza-taldeen entseguak baimentzea, eta antzerki-jarduerarako indarrean dauden baldintzekin lotzea.
· Jokoaren eta apustuen sektorea berriz irekitzeko aukera ematea, edukiera, ordutegiak eta ostalaritza-sektoreari aplikatzen zaizkion antzeko prebentzio-neurriekin.LABIren Batzorde Teknikoak uste du tokiko ezohiko alarma-egoeraren adierazlea 500/100.000 biztanletan kokatzea esku-hartze selektiboa ahalbidetzen duen neurri eraginkorra dela, beharrezkoa den lekuetan. Era berean, herritarren kontzientziazioa eta prebentzio-ekintza oro har indartzen laguntzen du.