Erreskatea exijitzeko kotxe karabana deitu dute Gipuzkoako ostalariek
'Ostalaritza aurrera' goiburupean, Ordiziatik abiatuko da ostalarien kotxe karabana. COVID-19ak sortu dien egoera ekonomikoak "erreskatea" behar duela diote.

Gaur, Lehendakaritzan, eta bihar, asteartea, Gipuzkoako errepideetan egingo dute protesta Gipuzkoako Ostalariek. Kotxe karabana egingo dute Ostalaritza Aurrera goiburupean, Ordiziatik abiatuta, Pasai Antxoraino. Eroski merkatal zentroaren parkinetik aterako dira, 07:00etan, eta Garberan amaituko dute. COVID-19aren aurrean hartu diren neurriek “larriki” eragin diela salatu dute ostalariek eta «erreskate plana guztiz beharrezkoa» dela aldarrikatzen jarraituko dute.