Lierni Armendarizen mezua, El Duesoko espetxetik
Lierni Armendariz preso politiko beasaindarrak 20 urte bete ditu espetxean. El Duesoko kartzelatik honako mezua bidali du (bideoa ikusgai).
Sare mugimenduak euskal preso politikoen gerturatzea eskatu duen mobilizazio egunaren biharamunean, Lierni Armendariz preso beasaindarrak bidalitako mezua zabaldu dute. Armendarizek 20 urte bete ditu kartzelan, eta El Duesotik bidalitako mezuarekin, bideoa osatu eta zabaldu dute haren senide eta lagunek:
Bihar hitzaldia
Sarek antolatuta, Lierni Armendariz eta gainontzeko presoen egoera azaltzeko hitzaldia egingo dute bihar, Beasainen. Joseba Azkarraga izango da hizlari, 19:00etan, Usurbe antzokian.