Akutainera doan bideak itxita jarraituko du
Abenduan izandako luiziaren ondorioz, eta lur jausi gehiago izateko arriskua dela eta, bidea itxita mantenduko dute oraingoz.
Abenduaren 12ko asteburuan Maugigoena eta Akutain arteko bidean egon zen luiziaren ondorioz, bidea itxi zuen udalak. Harri gehiago erori ziren abenduaren 19an. Lur jausi gehiago egon daitezke eta bideak itxita jarraituko du auto zein oinezkoentzat. Iñaki Arriaran zinegotziak azaldu du egin beharreko lanak «konplexuak» direla: «Proiektua idatzi eta aldundiak 2021ean exekutatzea espero da».