Hamazazpi kasu gehiago atzeman dituzte Goierrin
Osasun Sailaren arabera, beste hamazazpi kasu daude eskualdean. Gehienak Beasainen, Ordizian eta Ezkio-Itsason agertu dira.
Asteburuko kasu zaparradaren ondoren, gaur beste 17 positiboren berri eman du Osasun Sailak. Beasainen daude horietako gehienak, 7 guztira.
Ordiziak 3 kasu ditu, eta beste 3 agertu dira Ezkio-Itsason. Ataunek, Itsasondok, Legazpik eta Zumarragak bana dituzte.
Inzidentzia tasari dagokionean, Beasainek (770,27) eta Lazkaok (514,91) oraindik ere 500eko mugaren gainetik jarraitzen dute.
Herri txikiagoen artean, Olaberria (1199,56) eta Zegama (591,72) dira daturik okerrenak dituztenak
Zerain eta Ataun, berriz, itxieraren mugan leudeke. Izan ere 1459,85 eta 686,89ko tasak dituzte, hurrenez hurren, eta bina kasu izan dituzte aste honetan.
Iazko martxoan osasun krisia hasi zenetik, Goierrin 4.562 COVID-19 positibo kasu izan dira.
01/10 | DENERA | |||
Altzaga | 0 | 4 | ||
Arama | 0 | 18 | ||
Ataun | 1 | 106 (+1) | ||
Beasain | 7 | 985 (+7) | ||
Ezkio eta Itsaso | 3 | 17 (+3) | ||
Gabiria | 0 | 10 | ||
Gaintza | 0 | 9 | ||
Idiazabal | 0 | 82 | ||
Itsasondo | 1 | 30 (+1) | ||
Lazkao | 0 | 257 | ||
Legazpi | 1 | 370 (+1) | ||
Legorreta | 0 | 97 | ||
Mutiloa | 0 | 7 | ||
Olaberria | 0 | 42 | ||
Ordizia | 3 | 889 (+3) | ||
Ormaiztegi | 0 | 57 | ||
Segura | 0 | 90 | ||
Urretxu | 0 | 314 | ||
Zaldibia | 0 | 119 | ||
Zegama | 0 | 102 | ||
Zerain | 0 | 7 | ||
Zumarraga | 1 | 539 (+1) | ||
GOIERRI | 0 | 4.562 (+17) |