Kaxetako Adelita Apalategi mondejugile estimatua hil da
Larunbatean hil zen Ataunen Adelita Apalategi Arratibel. Kaxeta etxean taberna eduki zuten garaian, eta gero ere, mondejugile eta odolkigile iaioa izan zen. 98 urte zeuzkan, eta atzo arratsaldean egin zioten hileta Aiako elizan.
Azkena ospatutako Ataungo Mondeju Lehiaketan aitortza egin zioten Adelita Apalategiri. Mondeju Beltzaren Lagun izendatu zuen Jentilbaratza elkarte antolatzaileak, «janari honengatik bere bizitzan zehar burutu duen lana goraipatuz eta errekonozituz».
2019ko San Martin bezperan izan zen lehiaketa 2020an ezin izan da egin, eta Apalategik bertan egoterik izan ez zuen arren, esker oneko eta gustura jaso zuen oroigarria etxean.