Riberak Beasaingo entrenatzaile izateari utzi dio
Bi aldeek adostutako erabakia izan da. Zuzendaritzak Riberari "bihotzez" eskertu dio hiru denboraldietan egindako lana
Jose Luis Riberak Beasain K. E.ko lehen taldeko entrenatzaile izateari utzi dio. Bi aldeek batera adostutako erabakia izan dela aipatu dute klubetik, ohar bidez. Zuzendaritzak entrenatzaile azkoitiarraren “lan eskerga, erakutsitako konpromisoa eta giza-jokabidea” “bihotzez” eskertu ditu. “Profesional gisa bere balioa soberan erakutsi du baina horretaz gain bere gizatasuna eta jokabidea goraipatu nahi ditu Beasain KE-ko zuzendaritza taldeak”.
Zuzendaritzak Riberaren ordezkoaren bila dabil. Igandean Igandean 16:00etan, Urgaitziren aurkako partida dute, Loinazen. Taldea zazpigarren doa sailkapenean, hamabost punturekin eta partida bat gutxiagorekin. Bigarren itzuli osoa dute aurretik. Gero, igoera edo jaitsiera kanporaketak jokatuko dituzte. Txuri-urdinen helburua igoera fasean sartzea da. Taldeari falta zaion partida hori irabaziz gero horretarako aukera emango lioketen postuetan sartuko litzateke.
Pos. | Taldea | Puntuak | JP | IP | BP | GP | EA | AT | KT |
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
1 | GERNIKA CLUB S.D. | 22 | 10 | 7 | 1 | 2 | 0 | 23 | 11 |
2 | SESTAO RIVER C. | 20 | 11 | 6 | 2 | 3 | 0 | 20 | 8 |
3 | REAL SOCIEDAD S.A.D. “C” | 20 | 11 | 6 | 2 | 3 | 0 | 24 | 16 |
4 | SANTUTXU F.C. | 19 | 11 | 5 | 4 | 2 | 0 | 11 | 10 |
5 | TOLOSA C.F. | 16 | 11 | 4 | 4 | 3 | 0 | 12 | 9 |
6 | DEUSTO S.D. | 16 | 10 | 5 | 1 | 4 | 0 | 12 | 10 |
7 | BEASAIN S.D. | 15 | 10 | 4 | 3 | 3 | 0 | 10 | 6 |
8 | SOMORROSTRO J.D. | 9 | 10 | 2 | 3 | 5 | 0 | 12 | 19 |
9 | BALMASEDA F.C. | 7 | 10 | 1 | 4 | 5 | 0 | 13 | 18 |
10 | URGATZI K.K. | 6 | 9 | 2 | 0 | 7 | 0 | 7 | 27 |
11 | AURRERA K.E. | 4 | 9 | 0 | 4 | 5 | 0 | 6 | 16 |
Riberak 2018an hartu zuen lehen taldearen ardura. Bera aulkian dela ligako 76 partida jokatu dituzte eta 20 irabazi dituzte, 34 berdindu eta 22 galdu. Hau da, jokoan zeuden puntuen %41a eskuratu du. 86 gol sartu dituzte alde eta 76, jaso.