Urteko lehenengo Izalbira paseoa egin dute
Hamar lagun inguru elkartu dira 11:00etan herriko plaza nagusian. Ekimenaren helburua paseoak konpainian egitea eta adinekoen ongizatea hobetzea da.
Izalbira paseoak berriz ere hasi dira Idiazabalen. Gaur egin dute urteko lehenengo paseoa, 10 lagun ingururekin. Idiazabalgo udaleko Gizarte Zerbitzuen batzordeak eta Nagusilan elkarteak martxan jarritako ekimena da, eta helburua paseoak konpainian egitea eta adineko pertsonen ongizatea hobetzea da. Paseoaren ondoren salda hartu ohi dute parte hartzaileek, baina aurten ez dute saldarik izango oraingoz pandemia egoeragatik.
Asteartero elkartuko dira, goizeko 11:00etan, plazan. Paseoa izango da ekintza nagusia, baina eguraldi txarrarekin frontoian ariketak egingo dituzte. Irekia den arren, 65 urtetik gorakoei zuzendutako ekimena da, mugikortasuna landu dezaten. 2020ko otsailean ekin zioten proiektuari, baina covid-19ak eragindako egoera dela eta bertan behera utzi zuten.