Zaldibiako irakurleek Iñigo Aranbarriren liburua hartu dute
ZALDIBIA // Zaldibiako Irakurle Taldeak izendatu du negurako irakurgaia. Iñigo Aranbarri azkoitiarrak idatzitako Munduko tokirik ederrena narrazio bilduma (Susa, 2018) aukeratu dute. Hamar ipuin edo kontaketa ditu. Hari buruzko solasaldia martxoaren 11n egingo dute, Karmele Etxabek gidatuta, Karreaneko ganbaran.













