Gerriko elkarteak eman ditu errifaren zozketako sariak
LAZKAO // Eguberrietako errifaren zozketako zenbaki sarituak abenduaren 22an atera ondoren, dagokien saria jaso dute bi zortedunek. Aloña Mingo eta Tomas Zurutuza izan dira sarituak, haiek zeuzkatelako ateratako bi txartelak, 9949 eta 9467 zenbakiak. Asteburuko egonaldia irabazi du bakoitzak, Amorotoko (Bizkaia) eta Muruako (Araba) landetxe banatan.













